GARDENTASUNA

2013ko urrian, InteRed, Oxfam Intermón, Entreculturas eta Alboan taldeak elkarrekin pentsatzen hasi ginen nola egin genezakeen gero eta ikastetxe, irakasle eta pertsona gehiagok egin zezaten hiritartasun globalarentzako hezkuntza eraldatzaile baten alde, nola egin genezakeen irakasle- eta ikastetxe-sareen arteko harremanak, lau erakundeek lagunduta, mugimendu bat bultza zezan, non gero eta jende gehiago elkartuz joango baitzen, guk bezala pentsatzen zutenak gaur egun ezinbestekoa dela garapenerako eta munduko herritarrentzako hezkuntza.

2015eko urtarrilean, “Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren aldeko hezkuntza formalaren esparruko mugimendua” hitzarmenaren bidez, Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren finantzazioari esker (AECID), abiatu ginen. Lau urtez, 450 ikastetxetako 1000 irakasle baino gehiagok, emakumeen presentzia nabarmenarekin, hartu dute parte Mugimenduak hiritartasun globalarentzako hezkuntza hezkuntza-praktikan sartzeari begirako tailerretan, topaketetan, mintegietan, prestakuntzetan, klaustroetan, ikasgelako laguntzetan… Horiei guztiei Mugimenduaren webgunean eta erakundeen webguneetan eskuragarri dauden argitalpenak deskargatu eta erabiltzen dituztenak gehitu behar zaikie. Egindako lanean, esparru teoriko-praktiko hau elkarrekin sortu izana nabarmendu nahi dugu: “Ikastetxe Eraldatzaileak: ezaugarriak eta aurrera egiteko proposamenak”.

Ebaluazio dokumentua

Hitzarmenaren kanpoko ebaluazioak eskuratutako lorpenak eta hobetzeko iradokizunak erakusten dizkigu, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren aldeko Mugimendua bultzatzen jarraitzeko.