MUGIMENDUA SORTZEN

Sareen, zentroen, irakasleen eta abarren arteko harremanak hiritartasun global bat sortzeko hezkuntza eraldatzaile baten aldeko iritzi-, ezagutza- eta mobilizazio-mugimendu bat sortzen du.

HEZKUNTZA ERALDATZAILEAREN ETA HERRITARTASUN GLOBALAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN II. TOPAKETA

“Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu” Paulo Freire Azaroaren 16an, 17an eta 18an, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren bigarren topaketa egin zen Los Negralesen (Madril), AECID agentziaren babesarekin. Hiru egun horietan, zenbait erakundetako 70 kide baino gehiago elkartu ginen berriro, hezkuntza-esperientzia eta hezkuntza-praktika eraldatzaileak partekatzeko; hain zuzen ere, […]

EDUKALBOAN V. TOPAKETA.

Gutariko batzuk “Gazte Sarea” topaguneko gazteekin batera heldu ginen Urduñara, hezkuntza eraldatzailearen jardunaldietan parte hartzeko prest; horietariko gazte batzuk pozik murgildu ziren hausnarketa eta parte-hartze dinamiketan, gainazaletik harantzago doan aniztasunean oinarritutako taldeetan. Egunerokotasunean aniztasun hori zaila da erdiestea; horregatik Alboani eskerrak eman behar dizkiogu, hura sustatzeagatik, zaintzeagatik eta eremu anitz eta barneratzaile hauetan egotea posible […]

Lan-jardunaldia: Gizarte-eraldaketarako hezten: ikastetxeak aldaketa-motor gisa

Urtarrilaren 20an, EDUKALBOAN (ALBOAN), Transforma (InteRed) Hiritartasun Globalaren Aldeko Hezitzaileen Sarearekin (Oxfam Intermon) eta  Gazteentzako eta irakasleen sare solidarioa ( Entrecuturas) lotura duten hezitzaile eta eskolek osatutako Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduak lan-jardunaldi baterako deialdia egin zuen. Jardunaldi horretan 70 hezitzaile baino gehiago bildu ginen, hezkuntza eraldatzailea eraikitzeko funtsezko elementuak eta erronkak lantzeko. Nolako ikastetxeak izan nahi ditugu? Miren Ruiz Somorrostro ikastetxeko irakaslea da […]