GENEROA / HEZKIDETZA

BERDINTASUNEZKO ELKARBIZITZA

Adin hauetan, neska-mutilek estreinakoz heldu behar diote beren etorkizunari dagokion erabaki nagusi bat hartzeari: geroa, norberaren espektatibak, familiarenak, ikastetxearenak, etab. Desberdintasuna, bazterkeria, berdinen taldeko kidea ez izateko beldurra norberak nozitzeak sortaraziko dituen emozio eta sentimenduak azaleratu egin behar ditugu.

NESKA BERRIA DUGU GELAN

Ospakizunak aitzakia hartuta eta lagun horien gorabehera pertsonal eta familiarrez baliatuz, hainbat kontzeptu aztertuko ditugu orain, hala nola: genero-estereotipoak, pertsonarteko harremanak, taldeko kide izateko sena, famili ereduak, gizakiaren eskubideak, autoestimua eta autokontzeptua eta, nola ez, berdintasunaren aldeko borroka, emozioak eta sexu-iratzarraldia loratzen diren fenomenoak funtsezko une honetan. 

URTEBETETZE KOLORETSUA

 

Abi-ren urtebetetze-jai handia antolatzean, gure ingurune hurbilenekoarekin lot ditzakegun genero-rolak eta -estereotipoak identifika ditzakegu, eta horrela, enpatia sustatzea, elkar hobeto ezagutzea eta gure-gurea dugun identitate garatzeko lan egitea ahalbidetuko digu.

 

DESBERDINAK, BAINA PAREKIDEAK!

Proposamen honen asmoa da zenbait estereotiporekin, “emakume zaintzailea” eta “gizon mantentzailea” besteak beste, bukatzen lagunduko duten tresnak ematea. Hainbat testuingururen bitartez iristen dira estereotipo horiek gure ikasleengana: besteak beste, testu-liburuetako irudien, telebistako iragarkien, jostailuen gaineko publizitatearen nahiz gizartean erroturik dauden komentarioen bitartez.

IPUINAK BIZITZEKO, IPUINAK PENTSATZEKO

Neskatxak eta mutikoak ez dira berdintasunean banatzen eskola-eremuan. Halaxe frogatu du eskola-ingurune arautuen behaketa sistematikoak: gelei, liburutegiei, eta bestelakoei erreparatuta. Atsedenaldian ezartzen diren botere-harremanak baliagarriak gerta dakizkiguke genero-estereotipoak bistaratzeko, sentitzeko eta kulturalki eraikiak izan diren estereotipo horiek desegiteko istorioak ezagutzeko.

Ondo zaindutako hiria

Ondo zaindutako hiria”; horixe da haurrek lortzen dutena, bizi diren lekuan bizi direla ere, bizitzak aurrera egingo badu, beharrezkoak diren zaintza-lanak haien gain hartzen dituztenean. Istorioak gogora dakarkigu zein garrantzitsu den haurren protagonismoa, eta gogora dakarkigu, halaber, neska-mutikoek beraiei bertan eta gizarte osoari eragiten dieten alderdietan erabakiak hartzeko guztiz gai direla, eta halaxe egiten dutela pertsonen eta naturaren zaintzari erreparatuta; horrela, jarraitu beharreko eredu bihurtzen dira. Gizarte bidezkoagoa eraikitzeko ezinbestekoak ditugun beste balio asko islatzen ditu; besteak beste, kultura-artekotasuna, genero-ekitatea, hiritartasun globalaren gaineko jarduera eta harrera.

.

Artemisaren pintzelak Genero-berdintasuna lortzeko trebakuntza-esperientziak

Aurkezten dizuegun InteRed erakundearen argitalpen honek berdintasunerako heziketari aurre egiten dio eta hiritar ez-sexistak lortzea du xede, emakumeen giza eskubideekin duen konpromisoan aurrera egiteko.

Genero-koadernoa: gizarte-aldaketarako kontzeptu bat

Entreculturas erakundearen koaderno honetan, hiritartasun globalaren esparrutik baterako hezkuntza lantzeko argia ekartzea espero dugun oinarrizko kontzeptu eta tresna batzuk eskaintzen dizkizugu.

Emakumeak gerra-arma gisa

Jarduera hau “Mugi zaitez. Armak kontrolpean” kanpainako baliabide-karpetako parte da eta gerrek gizarte zibilean dituzten eraginak ezagutarazi nahi ditu, batez ere, emakumeengan. Gainera, “Kaidara” heziketa-baliabideen orrialde honetan, beste jarduera batzuk ere aurki daitezke, hala nola, baterako hezkuntza eta hiritartasun orokorraren esparruko beste gai batzuk.