DIMENTSIO OROKORRA

Aquatika

“Aquatika”; itsaspeko mundu bat da, eta, horretan, animalia guztiek berdin garbitzen eta zaintzen dute itsasoaren hondoa. Alabaina, gero eta zikinkeria gehiago dago. Nola liteke? Nondik dator horrenbeste zabor? Zer egin dezakete animalia urtarrek egoera hori geldiarazteko?

Istorioak zaintza-eginkizunen garrantzia azpimarratzen du, eginkizun horiek ezinbestekoak baitira bizitzari eusteko. Aldi berean, gogora dakarkigu ez dela nahikoa etxean zaintza-lanak erantzukidetasunez egitea; natura babesteko eta gizarte osoari planeta zaintzea eskatzeko, ezinbestekoa da mobilizatzea.

La decisión de Lina

Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker,  konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko.

Demokrazia hautestontzietatik harago

Oxfam Intermón erakundeak argitaratutako Global Express honek demokraziaren gaur egungo egoera zein den aztertzeko elementuak eskaintzen dizkigu, baita gaur egun planteatzen diren erronka nagusiei erantzuteko proposamen batzuk ere: hiritartasun parte-hartzailea eta librea eraikitzea.

Aldaketa orokorra bultzatuz hezkuntzan.

Entreculturas erakundearen argitalpen honetan eragiten diguten galdera orokorrei buruzko erabakiak nola hartzen diren jorratzen da.

Hezkuntza giza eskubideen motorra.

Material honetan, Entreculturas erakundeak heziketari buruz hitz egiten digu, ez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bildutako oinarrizko eskubide gisa soilik, baita gainerako eskubideak bultzatzeko duen paper esanguratsu gisa ere.

Eskubideak eta betebeharrak

Alboan elkartearen material honek proposamen didaktiko multzo bat du, ikasleekin eskubideen eta betebeharren gaia lantzeko. Hiritar gisa ditugun eskubideen eta horiek bermatzeko bete behar ditugun betebeharren kontzientzia lortzea eta gure mundua mundu justuagoa eta solidarioagoa izan dadin eraldatzeko protagonista izatea da xedea.