DOKUMENTUAK

Eraldaketarako Hezkuntzaren Dilemak eta Erroukak. Freireri buruzko hurbilketa batzuk.

Ezinbestekoa da geure eguneroko praktiketan eraldaketen alde apustu egiten dugun irakasleok, hauxe galdetzea: eraldaketarako hezkuntza sustatzeko orduan, zer dilema eta erronka aurkitzen ditugu? eta orduan, parte garen hezkuntza-politiketan eta -biderapenetan eragin.

Esperientzien Sistematizazio prozesua (ES).

Esperientzien sistematizazioa egindakoaren berritzea da, hau da, iraganera bidaia da, baina etorkizunerantz proiektatuta. Ikasketen berreraketa kolektiboa dakar, non esperientzietan parte hartu duten pertsonek ikasitakoa eta sentitutakoa adierazten duten. Hona hemen sistematizazioaren definizio sinplea: “Bizi, sentitu eta esperimentatu izanaren diskurtso kolektibo baten eraketa prozesua, non ikasketek etorkizuneko esperientziak eragiten dituzten”.

Garapenerako eta hiritartasun globalerako hezkuntza. Ikastetxeetan integratzeko gida.

Garapenerako eta hiritartasun globalerako heziketari eta integratzeko ekintzei laguntzeko erreferentziazko esparru teoriko bat aurkezten du InteRed erakundeak dokumentu honetan, ikastetxeetako hezkuntza -proiektuen ikuspuntu integral gisa.

Ikastetxe eraldatzaileak: hiritartasun globala eta gizarte-eraldaketa

Oxfam Intermón erakundearen argitalpen honek estrategia-batzordean eta hiritartasun globala lortzeko hezitzaileen sarean garatutako ikertzeko eta parte-hartzeko prozesu batean du jatorria. Prozesu hori gidatzen duen galdera zera da: Zein jardunbide izan behar ditu ikastetxe batek, hiritar globalak lortzeko gizarte eraldatzaile bat sortzeko?

Eskola aldatzeko arrastoak


“Eskola aldatzeko arrastoak” lanak “Hiritartasun globalarentzako eskolak eta hezkuntza ” liburuko edukiak biltzen ditu, Desiderio de Paz Abril irakaslearen ikuspegi eraldatzaile bat. Paz Abril irakasleak urte asko pasatu ditu mundu osoko herritarrentzako hezkuntzaren proposamen zabala eta zorrotza oinarritzen.