IKUS-ENTZUNEZKOAK

HEZKUNTZA ERAIKITZAILEA
Oscar Jarak, Latinoamerikako eta Karibeko Herri-heziketaren Batzordeko Presidenteak (CEAAL), HEZKUNTZA ERALDATZAILEAri buruz duen ikuspegia emango digu.
HIRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA ERALDATZAILEA
EHUko Sandra Boni irakaslearen hitzetatik abiatuta hurbilduko gara HIRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA ERALDATZAILERA.

MUNDUAK ELKARLOTUZ
OXFAM INTERMÓNek MUNDUAK ELKARLOTUZ proposatzen du, gelako jarduera eta sareko lankidetza-lana uztartzen dituena, hiritartasun global bat lortzeko heziketaren aldeko apustua eginez.

 

WALIKALE Zein da mundua aldatzeko zure arrazoia?
ALBOAN erakundeak doako bideojoko bat aurkezten du, teknologia mugikorraren erabilerak eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkak elkarren artean duten harremanari buruz kontzientziatzeko. Horrela, tokikoak eta mundu osoak elkarren artean duten harremana erakutsiko da.

 

GAZTEEN ELKARTASUN-SAREA
ENTRECULTURAS erakundeak GAZTEEN ELKARTASUN-SAREA bultzatzen du, gazteak munduko hiritar senti daitezen eta gizarte justuagoa eraikitzeko duten erantzunkidetasuna bere egin dezaten.

 

ZAINTZAK BIZIZ
INTERED erakundeak uneko garapen-eredua zalantzen jartzen du eta, hezkuntza -prozesuen bidez, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzea defendatzen du.