NOR GARA

Hezkuntza-jardunbide eraldatzaileak lortzeko xedez, elkartrukea eta irakaskuntza bateratua bultzatzen ditu Hezkuntza eraldatzailearen eta hiritartasun globalaren aldeko mugimenduak. Batez ere, ikastetxeei eta irakasleei zuzenduta dago, mugimendu zabalago bat lortuko duen hiritartasun globaleko hezkuntza-esperientziak bultzatzeko, geletatik eta eskoletatik harago, mundu osoko errealitatearekin eta guztien ongizatea bilatzearekin lotuko dituena.

Hezkuntza eraldatzailearen eta hiritartasun globalaren aldeko mugimendua InteRed, Entreculturas, Oxfam Intermón eta Alboan erakundeek bultzatzen dute, laguntzen ditugun irakasleen eta ikastetxeen sareekin batera:

Irakasleen elkartasun-sarea, Entreculturas erakundeak lagunduta.

Garapenerako eta hiritartasun globalerako ikastetxeen Eraldatu sarea, InteRed erakundeak lagunduta.

Hiritartasun globalaren aldeko hezitzaileen sarea, Oxfam Intermón erakundeak lagunduta.

ALBOANen elkartasunaren aldeko irakasle-sarea, EDUKALBOAN

Hezkuntza eraldatzailea eta hiritartasun globalerakoa (HEHG) gizarte- eta hezkuntza -prozesu etengabe gisa ulertzen dugu, hiritar global kritikoak, erantzulea eta konprometitua bultzatzen duena, bai banakoen mailan bai talde-mailan, tokiko errealitatea eta mundu-mailakoa eraldatuz, mundu justuago bat eraikitzeko, berdinagoa eta aniztasunari eta ingurumenari errespetu handiagoa diena, guztiok libre eta behar bezala garatu ahal izan dezagun.

HEHGk aniztasuna errespetatzea eta aintzat hartzea bultatzen du, giza-aberastasunaren, ingurumenarekiko kontzientzia eta kontsumo arduratsuaren, banakoen eta gizartearen eskubideen errespetuaren, genero-berdintasunaren, elkarrizketa gatazkak bakean konpontzeko tresna gisa aintzat hartzeko eta parte-hartze demokratiko, gizarte justuagoa, berdinagoa eta solidarioagoa eraikitzeko erantzunkidetasun eta konpromiso iturritzat jotzen baita.