HEZKUNTZA ERALDATZAILEAREN ETA HERRITARTASUN GLOBALAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN II. TOPAKETA

“Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu”

Paulo Freire

Azaroaren 16an, 17an eta 18an, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren bigarren topaketa egin zen Los Negralesen (Madril), AECID agentziaren babesarekin. Hiru egun horietan, zenbait erakundetako 70 kide baino gehiago elkartu ginen berriro, hezkuntza-esperientzia eta hezkuntza-praktika eraldatzaileak partekatzeko; hain zuzen ere, erakunde hauetako kideak bildu ginen: Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sarea (Oxfam Intermon-en laguntzarekin), Redec – Hezitzaileen Sare Solidarioa (Entreculturas-ek sustatua), EDUKALBOAN Hezitzaileen Elkartasunerako Sarea (ALBOAN) eta Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Ikastetxeen Transforma Sarea (InteRed-en laguntzarekin).

 

Topaketan, “Ikastetxe Eraldatzaileak: ezaugarriak eta aurrera egiteko proposamenak” berrikuntza pedagogikorako gure proposamena sakondu genuen. Denon artean, lankidetzan, ikastetxeen bizitzan eragina duten hiru bloke nagusiei buruz hausnartu genuen:

  • Ikastetxearen kultura, ikastetxearen printzipioei, ikuspegiari eta baloreei dagokienez.
  • Giltzarri pedagogiko eta metodologiko eraldatzaile gisa ikastetxeak aurrera eramaten dituen praktikak.
  • Ikastetxearen plangintzan eta antolakuntzan islatutako politikak.

 

Elkarrekin emandako denboran, hainbat espazio sortu ditugu, Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailean ekiteko forma berriei buruz ikasitakoez hausnartzeko eta elkarrekin esperientziak trukatzeko. Hezkuntza horrek honako hauek hartzen ditu aintzat: genero-ikuspegia, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta ingurumenaren jasangarritasuna. Halaber, bat egiten du Garapen Jasangarrirako Helburuekin, mundu askeagora, jasangarriagora eta denontzat parekoagora hurbiltzen gaituztelako.

 

Ospakizun-egunak izan dira: ikasgeletan eta ikastetxeetan errealitate globalarekin eta denon ongizatearekin lotuko gaituen Mugimendu zabalago baten oraina eta geroa partekatzeko egunak

0 Iruzkinak

Utzi iruzkina

Elkarrizketa sartu nahi duzu?
Idatzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude