EDUKALBOAN V. TOPAKETA.

Gutariko batzuk “Gazte Sarea” topaguneko gazteekin batera heldu ginen Urduñara, hezkuntza eraldatzailearen jardunaldietan parte hartzeko prest; horietariko gazte batzuk pozik murgildu ziren hausnarketa eta parte-hartze dinamiketan, gainazaletik harantzago doan aniztasunean oinarritutako taldeetan. Egunerokotasunean aniztasun hori zaila da erdiestea; horregatik Alboani eskerrak eman behar dizkiogu, hura sustatzeagatik, zaintzeagatik eta eremu anitz eta barneratzaile hauetan egotea posible egiteagatik.

Ia nahi gabe, bi baten truke delakoa medio, “gazteekin hausnarketa-prestakuntza prozesuan zaudetela”, Educalboan jarduerak diseinatzen dituztenek, ia konturatu gabe, entzumena, hausnarketa eta elkarrizketa dinamika batean murgildu gintuzten; eta horren aurrean, gutariko batzuk astean zeharko alfertasun eta nekeari bat-batean agur esan behar izan genien.

Mintzalariei esker, izenburu zentzudunen atzean ideia eta emozio ezberdinak agertu zirelarik, horiek esnatu, mugitu eta inspiratu gintuzten:  egin ezin dena begiratu beharrean, egin daitekeena begiratu, hori azaldu zuen Constanza Orbaiz psikopedagogoak Pepe Menéndezen eskutik; zalantzak planteatzen dituzten eta egitura-aldaketa eta -ekintza ausartak burutzen dituzten antolakundeak ezagutzeko aukera izan genuen, adibidez Fe y Alegría Colombia, Sabrina Burgosek azaldu bezala; esperientzia ezberdinak azaldu zizkiguten, batzuk ohiko eraldaketak, adibidez Colegio Jesuitas Pamplonak azaldutakoak, eta beste batzuk, errealitateari erantzuteko berneraketa-eremuak eta -dinamikak ezartzeko berriztapenak, adibidez Egibiden gertatzen dena; halaber, gazteak barneratzeko heziketa ez-formaletik ahaldentze-prozesuak azaldu zizkigun Andreak, Campillo-Vitorian gertatzen den bezala.

Larunbata bukatzear zegoela, aurkeztu zizkiguten esperientzia horiek behatzera gonbidatu gintuzten, horien artean, mundua eraldatzeko hezkuntzaren 15 ezaugarriak bilatzeko (ezaugarri horiek dokumentu-gida batean bildu direlarik, horiek geure hezkuntza-proposamenak, -proiektuak, -prozesuak eta -ohiturak ebaluatzeko tresna praktikoa izan daitezke); eta noski, entzundako esperientzietan horietariko ezaugarri batzuk aurkitzea erraza izan zen. Baina gehiago sakondu genuen, eta geure hezkuntza-proiektuen bazterrak behatzera gonbidatu gintuzten. Eta hori bai ezustekoa, ahalegin handirik gabe, eta egunaren bukaerako nekea gainean genuela ere, geure hezkuntzaren eremuan 15 ezaugarri horietarikoren bat aurkitu genuen; beraz, bagenuen bai zeozer geure “gerrikoan”, ez genituen guztiak erosi behar, ezta hasieratik hasi hezkuntza eraldatzailearen munduan murgiltzeko. Aurkikuntza honek lasaitu gintuen, geure erantzukizun den hezkuntzari dagokionean; eta aldi berean, beldurra alde batera uzten lagundu gintuen, ilusio- eta itxaropen-dinamikan sartzeko – horiek, hain zuzen, ezinbestekotzat jo zituzten askok jardunaldiren bukaeran.

Eskerrik asko, Alboan, berriz ere gelditzen, begiratzen eta behatzen laguntzeagatik. Orain, geure egunerokotasunean zer egiten dugun aztertzeko unea da, galtzen jarraituko dugu.

Eta orain, bizi izandako guztia aztertu eta gero, egun hauetan entzundakoa eta ahaztutakoa, usnatutakoa eta alderatutakoa oinarritzat hartuta, hezkuntzaren inguruan dagoen lan-aldarrikapenen garai hauetan eta ikasgelako egunerakotasunean, honako zalantzak datozkit burura:

  • denbora, hori da behar duguna, une bakoitzean gure aurrean dugun “zua” behatzeko denbora behar dugu, berarekin batera aritzeko… Gaizka, Lisbeth, Oranna, Asmae… horiek bihar ez dituzte 13 urte izango, eta gaur ari dira erantzunen bila, orain aurkitu behar dute “egin dezaketena”; horiek behatzeko denbora behar dugu;
  • Herritartasun globalerako eraldaketarako unea da orain, ezin dut hezkuntzaren oraina alde batera utzi etorkizunak ihes egin ez dezan… Etorkizuneko hezkuntzarako ikastaro- eta errezeta-eskaintzak erotzen gaitu, baina denbora orain behar dugu, badakigu zer den eraldatzen duena, eta martxan jarri behar dugu… denbora mugatuta dago, bai, eta horregatik lehentasunak ezarri eta hautatu, antolatu eta osatu behar dugu;
  • orekatua, barneratzailea, anitza, parte-hartzailea eta jasangarria, hezkuntzak halakoa izan behar badu, baliteke hura nahi adina bizkor eraldatzea ezin izatea; edo “uneak merezi du” uste dugunez… agian hezkuntzatik ere “beherapenean” pentsatzen hasi beharko dugu, hau da, motelago aurre egiten, baino inor atzean utzi gabe, non guztiok beharrezkoak garen, ikasle eta hezitzaile garen, non guztiok gure hezkuntza-komunitatearen erantzule garen, bakoitza bere tokitik?, eta prozesua motelagoa bada, baina guztiok sentitzen badugu dagoeneko herritartasun globalerako eraldaketa hori gertatzen ari dela?;
  • etorkizunera begiratu, noski, baina ez edozein etorkizunera… berriztatu, bai, baina, berritzat aurkezten diguten guztia halakoa al da, berria den guztia baliagarria al da bilatzen ari garen eraldaketarako? ez al ditugu, akaso, gauza gehiegi geure hezkuntzaren zorroan? Ez genuke lasaiago pentsatu beharko zer behar dugun eta har dezakegun? ezin al dugu “vintage” mugimenduarekin bat egin hezkuntzan, moldatu eta zuzen berrerabili, egunero azken berriztapena kanpoan bilatzeko beharrik gabe? estilo hori erabili eta bota antzekoa da, etengabe sostengaezina, ase gabekoa.

0 Iruzkinak

Utzi iruzkina

Elkarrizketa sartu nahi duzu?
Idatzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude