HEZKUNTZA ERALDATZAILEAREN ETA HERRITARTASUN GLOBALAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN II. TOPAKETA

“Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu”

Paulo Freire

Azaroaren 16an, 17an eta 18an, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren bigarren topaketa egin zen Los Negralesen (Madril), AECID agentziaren babesarekin. Hiru egun horietan, zenbait erakundetako 70 kide baino gehiago elkartu ginen berriro, hezkuntza-esperientzia eta hezkuntza-praktika eraldatzaileak partekatzeko; hain zuzen ere, erakunde hauetako kideak bildu ginen: Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sarea (Oxfam Intermon-en laguntzarekin), Redec – Hezitzaileen Sare Solidarioa (Entreculturas-ek sustatua), EDUKALBOAN Hezitzaileen Elkartasunerako Sarea (ALBOAN) eta Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Ikastetxeen Transforma Sarea (InteRed-en laguntzarekin).

 

Topaketan, “Ikastetxe Eraldatzaileak: ezaugarriak eta aurrera egiteko proposamenak” berrikuntza pedagogikorako gure proposamena sakondu genuen. Denon artean, lankidetzan, ikastetxeen bizitzan eragina duten hiru bloke nagusiei buruz hausnartu genuen:

  • Ikastetxearen kultura, ikastetxearen printzipioei, ikuspegiari eta baloreei dagokienez.
  • Giltzarri pedagogiko eta metodologiko eraldatzaile gisa ikastetxeak aurrera eramaten dituen praktikak.
  • Ikastetxearen plangintzan eta antolakuntzan islatutako politikak.

 

Elkarrekin emandako denboran, hainbat espazio sortu ditugu, Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailean ekiteko forma berriei buruz ikasitakoez hausnartzeko eta elkarrekin esperientziak trukatzeko. Hezkuntza horrek honako hauek hartzen ditu aintzat: genero-ikuspegia, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta ingurumenaren jasangarritasuna. Halaber, bat egiten du Garapen Jasangarrirako Helburuekin, mundu askeagora, jasangarriagora eta denontzat parekoagora hurbiltzen gaituztelako.

 

Ospakizun-egunak izan dira: ikasgeletan eta ikastetxeetan errealitate globalarekin eta denon ongizatearekin lotuko gaituen Mugimendu zabalago baten oraina eta geroa partekatzeko egunak

EDUKALBOAN V. TOPAKETA.

Gutariko batzuk “Gazte Sarea” topaguneko gazteekin batera heldu ginen Urduñara, hezkuntza eraldatzailearen jardunaldietan parte hartzeko prest; horietariko gazte batzuk pozik murgildu ziren hausnarketa eta parte-hartze dinamiketan, gainazaletik harantzago doan aniztasunean oinarritutako taldeetan. Egunerokotasunean aniztasun hori zaila da erdiestea; horregatik Alboani eskerrak eman behar dizkiogu, hura sustatzeagatik, zaintzeagatik eta eremu anitz eta barneratzaile hauetan egotea posible egiteagatik.

Ia nahi gabe, bi baten truke delakoa medio, “gazteekin hausnarketa-prestakuntza prozesuan zaudetela”, Educalboan jarduerak diseinatzen dituztenek, ia konturatu gabe, entzumena, hausnarketa eta elkarrizketa dinamika batean murgildu gintuzten; eta horren aurrean, gutariko batzuk astean zeharko alfertasun eta nekeari bat-batean agur esan behar izan genien.

Mintzalariei esker, izenburu zentzudunen atzean ideia eta emozio ezberdinak agertu zirelarik, horiek esnatu, mugitu eta inspiratu gintuzten:  egin ezin dena begiratu beharrean, egin daitekeena begiratu, hori azaldu zuen Constanza Orbaiz psikopedagogoak Pepe Menéndezen eskutik; zalantzak planteatzen dituzten eta egitura-aldaketa eta -ekintza ausartak burutzen dituzten antolakundeak ezagutzeko aukera izan genuen, adibidez Fe y Alegría Colombia, Sabrina Burgosek azaldu bezala; esperientzia ezberdinak azaldu zizkiguten, batzuk ohiko eraldaketak, adibidez Colegio Jesuitas Pamplonak azaldutakoak, eta beste batzuk, errealitateari erantzuteko berneraketa-eremuak eta -dinamikak ezartzeko berriztapenak, adibidez Egibiden gertatzen dena; halaber, gazteak barneratzeko heziketa ez-formaletik ahaldentze-prozesuak azaldu zizkigun Andreak, Campillo-Vitorian gertatzen den bezala.

Larunbata bukatzear zegoela, aurkeztu zizkiguten esperientzia horiek behatzera gonbidatu gintuzten, horien artean, mundua eraldatzeko hezkuntzaren 15 ezaugarriak bilatzeko (ezaugarri horiek dokumentu-gida batean bildu direlarik, horiek geure hezkuntza-proposamenak, -proiektuak, -prozesuak eta -ohiturak ebaluatzeko tresna praktikoa izan daitezke); eta noski, entzundako esperientzietan horietariko ezaugarri batzuk aurkitzea erraza izan zen. Baina gehiago sakondu genuen, eta geure hezkuntza-proiektuen bazterrak behatzera gonbidatu gintuzten. Eta hori bai ezustekoa, ahalegin handirik gabe, eta egunaren bukaerako nekea gainean genuela ere, geure hezkuntzaren eremuan 15 ezaugarri horietarikoren bat aurkitu genuen; beraz, bagenuen bai zeozer geure “gerrikoan”, ez genituen guztiak erosi behar, ezta hasieratik hasi hezkuntza eraldatzailearen munduan murgiltzeko. Aurkikuntza honek lasaitu gintuen, geure erantzukizun den hezkuntzari dagokionean; eta aldi berean, beldurra alde batera uzten lagundu gintuen, ilusio- eta itxaropen-dinamikan sartzeko – horiek, hain zuzen, ezinbestekotzat jo zituzten askok jardunaldiren bukaeran.

Eskerrik asko, Alboan, berriz ere gelditzen, begiratzen eta behatzen laguntzeagatik. Orain, geure egunerokotasunean zer egiten dugun aztertzeko unea da, galtzen jarraituko dugu.

Eta orain, bizi izandako guztia aztertu eta gero, egun hauetan entzundakoa eta ahaztutakoa, usnatutakoa eta alderatutakoa oinarritzat hartuta, hezkuntzaren inguruan dagoen lan-aldarrikapenen garai hauetan eta ikasgelako egunerakotasunean, honako zalantzak datozkit burura:

  • denbora, hori da behar duguna, une bakoitzean gure aurrean dugun “zua” behatzeko denbora behar dugu, berarekin batera aritzeko… Gaizka, Lisbeth, Oranna, Asmae… horiek bihar ez dituzte 13 urte izango, eta gaur ari dira erantzunen bila, orain aurkitu behar dute “egin dezaketena”; horiek behatzeko denbora behar dugu;
  • Herritartasun globalerako eraldaketarako unea da orain, ezin dut hezkuntzaren oraina alde batera utzi etorkizunak ihes egin ez dezan… Etorkizuneko hezkuntzarako ikastaro- eta errezeta-eskaintzak erotzen gaitu, baina denbora orain behar dugu, badakigu zer den eraldatzen duena, eta martxan jarri behar dugu… denbora mugatuta dago, bai, eta horregatik lehentasunak ezarri eta hautatu, antolatu eta osatu behar dugu;
  • orekatua, barneratzailea, anitza, parte-hartzailea eta jasangarria, hezkuntzak halakoa izan behar badu, baliteke hura nahi adina bizkor eraldatzea ezin izatea; edo “uneak merezi du” uste dugunez… agian hezkuntzatik ere “beherapenean” pentsatzen hasi beharko dugu, hau da, motelago aurre egiten, baino inor atzean utzi gabe, non guztiok beharrezkoak garen, ikasle eta hezitzaile garen, non guztiok gure hezkuntza-komunitatearen erantzule garen, bakoitza bere tokitik?, eta prozesua motelagoa bada, baina guztiok sentitzen badugu dagoeneko herritartasun globalerako eraldaketa hori gertatzen ari dela?;
  • etorkizunera begiratu, noski, baina ez edozein etorkizunera… berriztatu, bai, baina, berritzat aurkezten diguten guztia halakoa al da, berria den guztia baliagarria al da bilatzen ari garen eraldaketarako? ez al ditugu, akaso, gauza gehiegi geure hezkuntzaren zorroan? Ez genuke lasaiago pentsatu beharko zer behar dugun eta har dezakegun? ezin al dugu “vintage” mugimenduarekin bat egin hezkuntzan, moldatu eta zuzen berrerabili, egunero azken berriztapena kanpoan bilatzeko beharrik gabe? estilo hori erabili eta bota antzekoa da, etengabe sostengaezina, ase gabekoa.

Lan-jardunaldia: Gizarte-eraldaketarako hezten: ikastetxeak aldaketa-motor gisa

Urtarrilaren 20an, EDUKALBOAN (ALBOAN), Transforma (InteRed) Hiritartasun Globalaren Aldeko Hezitzaileen Sarearekin (Oxfam Intermon) eta  Gazteentzako eta irakasleen sare solidarioa ( Entrecuturas) lotura duten hezitzaile eta eskolek osatutako Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduak lan-jardunaldi baterako deialdia egin zuen. Jardunaldi horretan 70 hezitzaile baino gehiago bildu ginen, hezkuntza eraldatzailea eraikitzeko funtsezko elementuak eta erronkak lantzeko.

Nolako ikastetxeak izan nahi ditugu? Miren Ruiz Somorrostro ikastetxeko irakaslea da eta EDUKALBOAN sarean hartzen du parte. Lehen pertsonan kontatu digu nolakoa izan zen lan-saioa. Gure gazteen bizitzek kapitalismoa, patriarkatua eta estraktibismoa oinarri dituztela ikusita, zer gara? Zer egin nahi dugu: dinamika horiek eraldatu edo kopiatu? Halako galdera funtsezko eta sakonekin ekin genion Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduak deitutako lan-jardunaldiari. Gema Celoriok gure pedagogien iturriei buruz hausnartzen lagundu zigun etahezkidetza, indarkeriarik eza eta ekologismoa bizi dugun berrikuntza pedagogikoaren ardatz gisa ikusteko proposamena egin zigun. Natxo Eguizabalek ikastetxe gisa eraldatzaile izateko gainditu behar ditugun erronkak azaldu zizkigun. Argi izan behar dugu zer-nolako ikastetxea izan nahi dugun, gure hezkuntza-proiektua sustatzen duen jakituria identifikatu behar dugu, hezkuntza-komunitate osoaren barneko Ni-a landu behar dugu eta axolagabetasunaren aurka borrokatu.

Bi hausnarketa horiek abiapuntu hartuta, gure jardunbide eraldatzaileen zailtasunak, aukerak eta metodologiak lantzeari ekin genion. Azkenik, jardunaldiaren amaieran, arrakasta izan duten zenbait esperientzia ezagutu genituen. Jardunaldiak hausnarketaren eta praktikotasunaren arteko orekari eutsi zion, eta, horri esker, bihotza indarrez taupaka genuela, indarrak berrituta, pilak kargatuta eta praktikan jarri ahal izateko tresna (eta kontaktu) berri mordoarekin atera ginen handik.

 

 

EDUKALBOAN HEZITZAILEEN TOPAGUNEA: “BATERAKO HEZIKETA: HEZKUNTZA ERALDATZAILERAKO GAKOA”

Martxoak 31 eta Apirilak 2 bitartean, Lizarran, Edukalboan Sarearen topagunea ospatu zen. Alboan-ek urtero antolatzen duelarik, bertan parte hartzen duten irakasleekin, ikastetxeen partehartze eta heziketarako eremu bihurtu da.

Oraingoan, lanerako, hausnarketarako eta jostaketarako topagune honetaz gozatzeko aukera izan dugu, Baterako heziketaren garrantziaren eremuan, hori eraldaketarako oinarrizko lan-metodoa baita. 50 irakaslek baino gehiago, baita heziketa informalaren eremuko hainbat hezitzailek ere, Hezkuntza Eraldatzailearen ezaugarriei buruz sakontzeko aukera izan zuten. Halaber, gure ikasgelatan, ikastetxetan nahiz ingurumenean hezkuntza hori gauzatzeko behar diren tresnak jorratu zituzten.

Partaideek ekarpen adierazgarriak egin zizkieten ikastetxe eraldatzaileen ezaugarriei, baita ikastetxean hura nola ezartzeari buruz ere. Taldelanaren eta lankidetzaren garrantzia izan zen ekarpenetariko bat, eraldaketa gauzatzeko, aldi berean berriztapenak ezartzeko aukerarekin eta hezkuntza-komunitateko pertsona guztiak parte hartuta.

aterako heziketaren eremuan, Estibaliz Linares emakumearen ahalduntzeari buruzko aholkulari eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendutako aurkezpena egin zen. Estibalizek Baterako heziketa osatzen duten elementu nagusiak plazaratu zituen, eta ondoren, baterako heziketan eta ahalduntzean oinarritutako hiru esperientzia praktiko ezagutzeko aukera izan genuen: Lehenengoa, Indautxuko eskolako tailer Feministaren eta Maskulinotasun berrien tailerraren gainekoa izan zen. Bigarrenak Lekeitioko eskolaren esperientzia aurkeztu zigun, InteRed-en babesarekin, non baterako heziketa lan-enfokearekin ikastetxean bateratu den. Eta azkenik, Alboan-en proposamena ezagutzeko aukera izan genuen, baita beren esperientzia ere, baterako heziketari buruz ikastetxeen autodiagnostikoaren eremuan

Ikastetxetan nola berriztatu erakusten duen hezkuntza-mugimendua eraikitzeko lanean jarraitzen dugu, benetako eraldaketa erdiesteko, mundu zuzenagoarekin, jasangarriagoarekin eta guztien arteko oreka handiagorekin konprometitua dagoena. Eraikitzen ari garen eremu eta hausnarketa hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eraldaketa erdiesteko bidean aurrera egiteko.

“HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA ERALDATZAILEA: ESTRATEGIAK ETA ESPERIENTZIAK” JARDUNALDIA

 

Paulo Freireren hitzetan, “erakusten duenak erakusterakoan ikasten du, eta ikasten duenak ikasterakoan erakusten du”. Hau da otsailean gertatu zena, Oxfam Intermonek, InteRed, Alboan eta Entreculturasekin batera, Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen eremuan antolatu zituen jardunaldietan; bertan, irakasleak eta GKEko profesionalak elkartu zirelarik, ideiak, hausnarketak eta lantaldea esperimentatu eta partekatu zituzten.

Dimentsio etiko-politikotik erronkei buruz hausnartzea zen hezkuntza berriztatzaileari buruzko topaketaren helburua; gure lanaren abiapuntua herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea zen, baita gizartearen eraldaketaren prozesuan hezitzailearen garrantzia eta papera nabarmentzea ere. Honela, geure munduan guztien artean harreman orekatuak, jasangarriak eta berdinak ezartzen dituen heziketa-eredua sustatzeko tresnak eta estrategiak eraikitzeko.

Jardunaldiari hasiera emateko hausnarketa sakona proposatu zen: Zer hezkuntza zer mundurako? Hezkuntzaren berrikuntza gizarte globalaren erronken zerbitzura, Jaume Martínez Bonaféren eskutik (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Doktorea eta Valentziako Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolaketarako Saileko irakasle titularra); ondoren, bildutakoen lantaldeari ekin zitzaion, galdera hauen inguruan eta ibilbide honi ekiteko behar diren tresnei buruz.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduak parte hartzen duten erakundeetako irakasle-sarearekin lanean jarraitzen du, Hezkuntza Eraldatzailea sustatzeko. Horretarako urtean zehar hausnarketa-eremu ezberdinak ospatuko dira, Oxfamek antolatutakoaren antzekoak, geure ikasgelak, ikastetxeak eta irakasteko praktikak aldatzeko bidean aurrera jarraitzeko; azken finean kontua da, zer ibilbide jarraitu behar dugu gure Ikastetxeak Eraldatzaileak eta Herritartasun Globalerako izan daitezen?

 

                              GUREKIN BATERA ASMATZEKO GOGORIK AL DUZU?