Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko II Mugimenduaren Topaketan irakaslegoak partekatutako esperientzia hezitzaile batzuk

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko II Mugimenduaren Topaketan irakaslegoak partekatutako esperientzia hezitzaile batzuk aurkezten dizkizuegu.

Valentziako Burjassot udalerriko Vicent Andrés Estellés BHI.
ApS ikuspegi filosofikotik: Beste hezkuntza bat posible al da? Hezkuntza eraldatzaile baten alde. Deskargatu

 

San Ignacio ikastetxea, Iruñea.
CAMINA, amestu dezagun eskola taldean. eskolaren hezkuntza-eraldaketako gakoetan. Deskargatu

 

Ulia Fidentia BHI, Montemayor, Kordoba.
Ciudad Ulia hiritarragoa. Hezkuntza-proiektua. Deskargatu

 

Jesuitinak ikastetxea Iruñea.
Mugetatik harago. Deskargatu

 

San Jose Jesuitak, Durango.
Hezkidetza: berdintasunean haztea. Deskargatu

 

Félix Rodríguez de la Fuente BHI, Burgos.
Genero -ekitatearekin eta giza eskubideekin konprometitutako hiritartasun global eta aktibo bat sustatzea. Deskargatu

 

Valentziako Pax Institutu Tekniko Profesionala.
Osasuna guztiontzat da. Deskargatu

 

Equipo eskola, Murtzia.
Prestakuntza-jardueren organigrama. Deskargatu

 

Pablo Picasso BHI eta Santa Mª de los Ángeles CDP, Malaga.
Hezkuntza-zentro eraldatzaileen ezaugarriak. Deskargatu

 

Santa Teresa ikastetxea, Vistahermosa, Alacant.
Sustrai- eta zaintza-sare bat. Oratu zure burmuina. Deskargatu

 

 

DIBERTSITATEAN ELKARBIZITZEA

Esperientzia hori Gamo Diana ikastetxean egiten da, Madrilen. Gure ikasgeletako aniztasuna ez dagokio soilik jatorriari; erritmoari eta ikasteko estiloari ere badagokio, emozionala da, baliabideekin du zerikusia, sinesmenekin, kulturarekin, hizkuntzekin, eta garapenekoa ere bada, hazkuntza naturaleko prozesu batean; beraz, ez dago bi ikasle berdin, familiak eta haien irakasleak ere berdinak ez diren bezala.

Deskargatu

BIZIKIDETZAREN KLUBA

Esperientzia hori Las Rozas udalerrian (Madril), Bérriz ikastetxean gauzatu zuten, 2016/2017 ikasturtean. Premia bat asetzeko sortu zen: eskola-bizikidetza hobetzea ikuspegi parte-hartzaile eta proaktibo batetik, eta ez diziplinazko ikuspegi edo ikuspegi erreaktibo batetik; bizikidetza horretan ikasleek, klubak sortuta, guztien integrazioan, bizikidetzan eta tratu onean laguntzen parte hartu zuten.

Deskargatu PDF-a

BARATZE KOMUNITARIOAN LAGUNTZEN

Esperientzia horrek hiru hileko iraupena, gutxi gorabehera, eduki zuen Bartzelonako Fort Pius institutuan, 2017an. Esperientzia horren barruan, hemezortzi ikaslek lan egin zuten auzoko herritarrekin batera baratze komunitario batean. Saio bakoitzean, ikasleek eguneko kronika idatzi zuten, eta blogerako argazkiak egin zituzten. Proiektuak ingurumeneko edukiak (hiri-nekazaritzak duen garrantzia, labore-aniztasuna, elikagaiak alferrik galtzea) eta elikadura-justizia globala uztartu zituen. Era berean, ingurumenaren alde diharduten herritar-mugimenduak ezagutzeko bidea eman zuen; horiek beren kabuz eratuak, auzoko gizarte-ehunaren dinamizatzaileak eta irabazi asmorik gabekoak

Deskardatu PDF-a

HIZKUNTZAK, BEREBIZIKO ALTXORRA!

Esperientzia hori Mataróko Josep Puig i Cadafalch institutuan (Bartzelona) gauzatu da.

Jarduera hori matematikako edukia den estatistikaren azterketatik eta ezagutza hori eguneroko bizitzan nola aplika dezakegun hausnartzetik sortu da. Katalan Hizkuntzako Departamentuak Ama Hizkuntzen Eguna ospatu nahi zuen, eta ikasgela globalizatuko ikasleek hobeto ezagutu nahi zituzten gainerako ikasleak: horien jatorria, horien kultura eta horien hizkuntzak. Kointzidentzia horretatik sortu da esperientzia hori.

Deskargatu PDF-a