Entries by Educacion

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko II Mugimenduaren Topaketan irakaslegoak partekatutako esperientzia hezitzaile batzuk

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren Aldeko II Mugimenduaren Topaketan irakaslegoak partekatutako esperientzia hezitzaile batzuk aurkezten dizkizuegu. Valentziako Burjassot udalerriko Vicent Andrés Estellés BHI. ApS ikuspegi filosofikotik: Beste hezkuntza bat posible al da? Hezkuntza eraldatzaile baten alde. Deskargatu   San Ignacio ikastetxea, Iruñea. CAMINA, amestu dezagun eskola taldean. eskolaren hezkuntza-eraldaketako gakoetan. Deskargatu   Ulia Fidentia BHI, […]

DIBERTSITATEAN ELKARBIZITZEA

Esperientzia hori Gamo Diana ikastetxean egiten da, Madrilen. Gure ikasgeletako aniztasuna ez dagokio soilik jatorriari; erritmoari eta ikasteko estiloari ere badagokio, emozionala da, baliabideekin du zerikusia, sinesmenekin, kulturarekin, hizkuntzekin, eta garapenekoa ere bada, hazkuntza naturaleko prozesu batean; beraz, ez dago bi ikasle berdin, familiak eta haien irakasleak ere berdinak ez diren bezala. Deskargatu

BIZIKIDETZAREN KLUBA

Esperientzia hori Las Rozas udalerrian (Madril), Bérriz ikastetxean gauzatu zuten, 2016/2017 ikasturtean. Premia bat asetzeko sortu zen: eskola-bizikidetza hobetzea ikuspegi parte-hartzaile eta proaktibo batetik, eta ez diziplinazko ikuspegi edo ikuspegi erreaktibo batetik; bizikidetza horretan ikasleek, klubak sortuta, guztien integrazioan, bizikidetzan eta tratu onean laguntzen parte hartu zuten. Deskargatu PDF-a

BARATZE KOMUNITARIOAN LAGUNTZEN

Esperientzia horrek hiru hileko iraupena, gutxi gorabehera, eduki zuen Bartzelonako Fort Pius institutuan, 2017an. Esperientzia horren barruan, hemezortzi ikaslek lan egin zuten auzoko herritarrekin batera baratze komunitario batean. Saio bakoitzean, ikasleek eguneko kronika idatzi zuten, eta blogerako argazkiak egin zituzten. Proiektuak ingurumeneko edukiak (hiri-nekazaritzak duen garrantzia, labore-aniztasuna, elikagaiak alferrik galtzea) eta elikadura-justizia globala uztartu zituen. […]

HIZKUNTZAK, BEREBIZIKO ALTXORRA!

Esperientzia hori Mataróko Josep Puig i Cadafalch institutuan (Bartzelona) gauzatu da. Jarduera hori matematikako edukia den estatistikaren azterketatik eta ezagutza hori eguneroko bizitzan nola aplika dezakegun hausnartzetik sortu da. Katalan Hizkuntzako Departamentuak Ama Hizkuntzen Eguna ospatu nahi zuen, eta ikasgela globalizatuko ikasleek hobeto ezagutu nahi zituzten gainerako ikasleak: horien jatorria, horien kultura eta horien hizkuntzak. […]